Kirola eta osasuna
Kirola eta osasuna estuki erlazionaturik agertzen dira beti. Kirola osasuna hobetzeko eta zaintzeko ezinbesteko elementua dugu, eta beste alde batetik, osasun ona izanik, kirola modu hobeagoan eta maila garatuagoan garatzeko aukera izango dugu.
Horrela, ezan beharra dago, gaur egun, osasuna oztopatzen duten hainbat arazo ditugula noski, baina kirolean aritzean ere, saihestu behar ditugu nolabaiteko oztopo horiek.
Tabakoa, gaur egun hain globalizaturik eta hain normal eta eguneroko gauza den hori, kalterik handienak eragiten ditu gure gorputzean eta gure organismoaren prozesuen garapenean. Erretzea da hilkortasun goiztiar eta morbilitatea prebeni eta ekiditzeko dagoen gauzarik maizena. Gaur egun, munduan zehar ia 4 milioi pertsona hiltzen dira urtero tabakoarengatik eta zenbaki hau arinki goraka doa.
Bada, egia da erretzeagatik ez dugula heriotza ziurtatzen, baina hala ere, zure bizitzan eragiten dituen kalteak hainbat dira.
Baina prozesu kaltegarri guzti honi ere bira oso bat eman ahal zaio, eta alderantzizko ondorioak lor genituzke. Kirola egiteak lagundu egiten dizu tabakoaren kontsumoa eta beste zenbait ohitura txar saihesten. Horretarako hainbat arrazoi fisiologikok zuzenean eragiten dute, baina badira zeharka baldintzatzen dutenak ere: ariketa fisikoa egiteak lasaitasunezko egoera eragiten du (urduritasun eta aktibazio maila jaitsiz); aisialdian kirola egiteak beste kezka eta jarduera batzuetatik aldentzea eragiten du (bereziki gazteen artean); dituzun mugez jabetuz, gorputza eta osasuna gehiago zaintzearen aldeko jarrerak sustatzen dira.
Era berean, gogoratu kirola egiteak kezka eta motibazio ugari asetzen dituela, era horretan, drogak hartzeko portaera ezegoki baztertzen laguntzen du.
Garrantzitsua eta lagungarria izaten da helburu hori betetzeko: ereduak imitatzea; talde bateko partaide izatea; kideen artean nabarmentzea; norbere gaitasunak besteen aurrean azaltzea; ametsak betetzea; arrakastak eskuratzea; ondo pasa eta gozatzea; sasoian egotea; osasuna hobetzea; itxura fisikoa hobetzea…
Bestalde, kirolean aritzeko ohiturari elikadura osasuntsu eta orekatua erantsiz gero, are eta etekin mesedegarriagoak izango ditugu: pisuan, arteria-tentsio eta zirkulazioan, odoleko kolesterol, gantz eta azukreetan, "zibilizazioko" gaixotasunak (obesitatea, gaitz kardio-baskularrak, diabetea, etab.).
Kirola egin eta elikadura osasuntsua hartzeak, era berean, ongizate-sentsazioa gozatu eta tentsioa eta estresa deusezteko lagungarri izango dira, bizi-funtzioak (bihotz-punpaketa, arnas hartzea, liseriketa egitea...) eta muskulu-higiera (kirola hala nola) garatzeko, organismoak beharrezkoa duen energia elikaduratik eta gorputzeko erreserbetatik ateratzen baitu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario