:)

KAIXO LAGUNOK: ONGI ENTORRI NIRE BLOGERA!!

viernes, 28 de octubre de 2011

euskal herriko lurraldeak ikasi, txangoak antolatzeko!


EUSKAL HERRITIK TXANGOAK ANTOLATU, GURE LURRALDEA ETA HAREN HISTORIA HOBETO EZAGUTZEKO ASMOZ:


EGIZU HEMEN KLIK:  Euskal Herria ezagutzen









Umeei gure lurraldea nolakoa den eta egin daitezkeen hainbat txango proposa diezaiegu (mendira, herritxoetara, hondartzara, ...). Honekin batera, asteburuak antolatzeko planak egiten erakutsi ahal diegu, eta haien interesak ere jakin ditzakegu, aukeratzen dutenaren arabera.

euskal dantzak, umeei irakatsi!!


Euskal Dantzak eta euskal kultura


Euskal Dantzak euskal kultura eta folklorearen osagai garrantzitsuak dira. Herri, eskualde edo lurralde batetik bestera dantzak aldatu egiten dira, baita esanahia eta dantza egiteko modua ere (jantziak, partaideak...). Dantza batzuk oso zaharrak dira, ia betidanik egin dira Euskal Herrian, baina badaude antzinako dantzen bertsio eraberrituak ere.
Euskal dantzak hain fenomeno aberatsak direnez, zaila da sailkapenen bat egitea. Ikertzaile bakoitzak bere eredua dauka; horrela, Juan Antonio Urbeltzek aldagai morfologiko eta koreografikoak aintzat hartuta sailkatu ditu, Jose Antonio Quijerak formaren araberako sailkapena egin zuen eta Julio Caro Barojak denboran izandako bilakaeraren araberakoa.
Dantza tipologiei dagokienez, hiru eratakoak daudela esan genezake;
·         Erromeria edo plazetako dantzak. Herrietako jai eta erromerietan egiten dira, eta nahi duen guztiak parte hartzen du. Gaur egun dantza taldeek egiten dute gehienbat, baina zenbait tokitan (landa guneetan bereziki) dantza irekiak izaten jarraitzen dute.
·         Ezpata dantzak. Europako antzerako beste dantzen ezaugarri bertsuak dituzte. Ohorezko dantzak izan ohi dira, egun bereziak gogoratzeko egiten dira gehienetan.
·         Festa amaierako dantzak. Ziklo baten amaiera eta ondorengo baten hasiera antzezten dute. Adibidez, inauterietan jaia eta parranda girotik garizumako  garaira pasatzea gogorarazten dute.

 

 

 

 

Hainbat dantza mota:


JAKIZU: Egin dezaezula klik izenean, dantzaren informazio gehiago nahi izatekotan!!

o   Aurreskua
o   Kaxarranka
umeei irakasteko dantza errazak:
 

 















viernes, 21 de octubre de 2011

herri kirolen bitartez, taldean jolasten ikas dezagun!

Herri kirolak:

Herri kirolak, Euskal Herrian antzinatik jokatu izan diren kirolei deitzen zaie normalki. Hauetako asko hemen sortutakoak eta bereziak dira.
Herri kirolen jatorria garai bateko lan jarduera desberdinak aisialdira bideratzean aurki dezakegu. hau da, gaur egun, lehengo sektorekoak diren hainbat lanibde, antzina bizirauteko egiten zituzten herrietako biztanleen eginbeharrak, orain, jolas moduan uler daitezke umeen arteko elkarrekintza, talde nortasuna edota konpetibitatea bermatuz. Adibidez, baserritarrek nahitaez egin behar zituen eguneroko betebeharrak kirol bilakatu dira denborarekin, baita arrrantzale, artzain edota meatzarienak, besteak beste.
Hala ere, pixkanaka eraldatzen doazela badakigu, hortaz, modernizatzen doaz, edota teknikak aldatzen eta joko berriak asmatzen goaz apurka apurka.
Baina ezin dugu ahaztu, gure euskal kulturaren atal oso garrantzitsutzat jo direla beti herri kirolak, eta beraz, hauekin jarraitu behar dugula bereziki haurrei irakastziz edota ondorengoekin jolastuz, gure arbasoen ohiturak gal ez daitezen!

 
hona hemen, ikastetxe batean antolatutako herri kirol batzuen euskezpen azkarra:
 
 
 



eta azkenik,...
herri kiroletako adibide gehiago beste lanbideekin ere lotura daudenak!

viernes, 14 de octubre de 2011

aisialdia, kirola eta osasuna sustatuz...

Kirola eta osasuna


Kirola eta osasuna estuki erlazionaturik agertzen dira beti. Kirola osasuna hobetzeko eta zaintzeko ezinbesteko elementua dugu, eta beste alde batetik, osasun ona izanik, kirola modu hobeagoan eta maila garatuagoan garatzeko aukera izango dugu.
Horrela, ezan beharra dago, gaur egun, osasuna oztopatzen duten hainbat arazo ditugula noski, baina kirolean aritzean ere, saihestu behar ditugu nolabaiteko oztopo horiek.

Tabakoa, gaur egun hain globalizaturik eta hain normal eta eguneroko gauza den hori, kalterik handienak eragiten ditu gure gorputzean eta gure organismoaren prozesuen garapenean. Erretzea da hilkortasun goiztiar eta morbilitatea prebeni eta ekiditzeko dagoen gauzarik maizena. Gaur egun, munduan zehar ia 4 milioi pertsona hiltzen dira urtero tabakoarengatik eta zenbaki hau arinki goraka doa.
Bada, egia da erretzeagatik ez dugula heriotza ziurtatzen, baina hala ere, zure bizitzan eragiten dituen kalteak hainbat dira.

Baina prozesu kaltegarri guzti honi ere bira oso bat eman ahal zaio, eta alderantzizko ondorioak lor genituzke. Kirola egiteak lagundu egiten dizu tabakoaren kontsumoa eta beste zenbait ohitura txar saihesten. Horretarako hainbat arrazoi fisiologikok zuzenean eragiten dute, baina badira zeharka baldintzatzen dutenak ere: ariketa fisikoa egiteak lasaitasunezko egoera eragiten du (urduritasun eta aktibazio maila jaitsiz); aisialdian kirola egiteak beste kezka eta jarduera batzuetatik aldentzea eragiten du (bereziki gazteen artean); dituzun mugez jabetuz, gorputza eta osasuna gehiago zaintzearen aldeko jarrerak sustatzen dira.

Era berean, gogoratu kirola egiteak kezka eta motibazio ugari asetzen dituela, era horretan, drogak hartzeko portaera ezegoki baztertzen laguntzen du.
Garrantzitsua eta lagungarria izaten da helburu hori betetzeko: ereduak imitatzea; talde bateko partaide izatea; kideen artean nabarmentzea; norbere gaitasunak besteen aurrean azaltzea; ametsak betetzea; arrakastak eskuratzea; ondo pasa eta gozatzea; sasoian egotea; osasuna hobetzea; itxura fisikoa hobetzea…

Bestalde, kirolean aritzeko ohiturari elikadura osasuntsu eta orekatua erantsiz gero, are eta etekin mesedegarriagoak izango ditugu: pisuan, arteria-tentsio eta zirkulazioan, odoleko kolesterol, gantz eta azukreetan, "zibilizazioko" gaixotasunak (obesitatea, gaitz kardio-baskularrak, diabetea, etab.).
Kirola egin eta elikadura osasuntsua hartzeak, era berean, ongizate-sentsazioa gozatu eta tentsioa eta estresa deusezteko lagungarri izango dira, bizi-funtzioak (bihotz-punpaketa, arnas hartzea, liseriketa egitea...) eta muskulu-higiera (kirola hala nola) garatzeko, organismoak beharrezkoa duen energia elikaduratik eta gorputzeko erreserbetatik ateratzen baitu.