:)

KAIXO LAGUNOK: ONGI ENTORRI NIRE BLOGERA!!

domingo, 4 de diciembre de 2011

umeak, irakurketa, idazmena eta zailtasunak

Umeei ipuinak gustatzeko era dibertigarri eta moderno bat erakutsi nahian...




Guztiok dakigunez, umeei asko gustatzen zaie ipuinak entzutea, edota asmatzea.
Baina zer gertatzen da, haiek irakurri behar dutenean?? eta idaztea tokatzen zaienean...??
Hori dela eta, IKTekin bat egitearekin batera, ipuin digitalak landu daitezke ikasgeletan. Horrela, modernitateratz joko dugu, era entretenigarri batean eta nahi izanez gero, talde lana sustatuz.






Beraz, guk IKT asignaturan landu dugun istorio hau plazaratu nahi dizuet.





 



Zuen gustukoa izan dela espero dut!
Ondo ibili!! 

domingo, 20 de noviembre de 2011

Gabonetako apaingarriak klasean ere presta daitezke ikasleekin!



GABONAK HAURREKIN!


egizue klik 
Gabonak: orrialde interesgarri bat 
gabonetako orrialdean sartzeko!


eskolan, postalak, gabon-zuhaitzerako apaingarriak, ... landu daitezke abenduaren hasierako egunetan. hemen hainbat ideia plazaratuko ditut!






hurrengo hauek dira, klasean abes daitezkeen adibideetako batzuk:


Din dan don, din dan don!
Eguberri on! 
Zorion, zorion! 
gabonak, din-dan, don! 
Din dan don, din dan don! 
Eguberrion! 
Zorion, zorion, Gabonak Gabon!

_________________________________________________



Elurra mara mara ari da,
zuritu du mendia,
arditxoak sartu dira hotz, hotzez
txabo, txabol zaharrean.

_____________________________________________________

Horra Mari Domingi
                begira horri 
                gurekin nahi duela 
                Belena etorri.

______________________________________________________

Hator, hator mutil etxera
gaztaina ximelak jatera, 
Gabon gaua ospatutzeko 
aitaren eta amaren ondoan. 
Ikusiko duk aita barrezka 
amaren poz ta atseginez.

_________________________________________________________

Olentzero joan zaigu 

mendira lanera 

intentzioarekin 
ikatz egitera. 
Aditu duenian 
Jesus jaio dela 
lasterka etorri da 
berri ona ematera.

Horra! Horra! 

Gure Olentzero! 

Pipa hortzetan duela 
eserita dago 
kapoiak ere baditu 
arraultzatxuakin 
bihar meriendatzeko 

botila ardoakin.

________________________________________________________


nahi izatekotan, gainera, HEMEN, Olentzerori gutuna idatz diezaiokezue!!


edo lehiaketa bat egin daiteke, olentzerori hiru gurari eskatuz, materialak ez diren gauzak eskatuz, bertso eran, ...



OLENTZERORI HIRU GURARI - TXATALIK POLITENAK

Badago jendea aspaldian bizimodu aldaketa horren bila dabilena. Horregatik, gauza bakarra eskatuko dizut: desio horiek benetan merezi edo behar dituen norbaiti eskaintzea, eta ez niri, bolada txarra pasatzen egon arren, bizimodu ona daukat-eta.


Gurasoekin ditudan harremanak hobetzea nahi nuke eta ni neu prest nago ahal dudan guztia egiteko baina, hala eta guztiz ere, mirari bat beharko dut.


Ez da beraiekin daukadan portaera bakarrik. Nirekin eztabaidan ez dabiltzanean, euren artean izaten da; kontua beti garrasika ibiltzea izaten da eta nik oso txarto pasatzen dut.


Nire laguna edo familiakoa ez denen batek ni benetan maitatzea, pertsona berezia eta izugarria banintz bezala tratatzea. Lagunek oso polita eta majoa naizela esaten didate, baina, zer esango didate? Lagunak ditut-eta...
Galizian gertatutako ezbeharra konpontzen saiatu; hori zaila bada, fuel nazkagarri hori ez dadila Euskal Herriko kostaldera heldu, bertako herrietako arrantzaleen egoera asko okertuko litzateke-eta.


Kezkatzen nauelako aldatu nahiko nukeen beste kontu bat gazteen eta helduen arteko harremana da. Hain da zaila gu ulertzea? Badirudi erabat ahaztuta dutela euren gaztaroa...

Asko maite dut mutil hori, beste inor baino gehiago beharbada. Ni baino handiagoa da eta ez dut uste gure artean ezer gertatuko denik, eskatu nahi dizudana mutil horrek niri beste begi batzuekin begiratzea da. Berari buruz idazten egongo nintzateke eskutitz osoan zehar eta beste gurari bi ere eskatu behar dizkizut.

Nire lagun bat kimioterapia tratamendu gogorrean dago eta zera eskatu nahi dizut: bere bizitzako bolada onena izatea pertsona horrek merezi duen azken gauza da-eta txarto pasatzea.
Zer dela-eta merezi duten pertsonek ez dute zigorrik jasotzen eta merezi ez dutenek askotan txarto pasatu behar izaten dute?

Gurasoak Olentzero ez direla frogatzearren, gurasoei ezer esan barik idazten dizut. Mesedez, izan zaitez benetazkoa, bestela opari barik geldituko naiz-eta...

Denok zoriontsu izatea nahi nuke;mundu honetan zoriontsua ez bazara, ez zara ezer, bizitza bizitzeko dagoelako eta bizi nahi duenak zoriontsua izan behar duelako.

Dena galtzen bada jendeak pentsatuko du: "Nola hain hizkuntza zaharra, hain kultura polita desagertzen utzi?" Horrek erantzun bakar bat dauka: ez dugulako inork "euskaldun" hitzaren zamari eusten jakin. Gure herriak geure sustraiei eutsi eta aske izateko elkartuta egon behar du. Mesedez, Olentzero, atera gagizuz bide okerrotatik.
Azken urteotan gabonak niretzat zuten magia galdu egin nahi dute eta, horregatik, berriro zuri idaztea erabaki dut, nolabait lehen sentitzen nuen ilusioa berreskuratzeko.

Azkenik, gure lur planetaren egoera zaintzea eskatzen dizut, guk, burugogorrok, ez dugulako ikasten zein baliotsua den gure ingurunea zaintzea; Horrela jarraituz gero, kutsadura eta zikinkeria artea bizitzen bukatuko dugu.






ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!

ihaturiak haurrekin


umeekin ihauteriak prestatzen...





Inauteriak, ihauteak, ihoteak edo haratusteak mundu osoan zehar neguaren bukaera aldera ospatzen diren jaiak dira. haratuste hitzaren sortitza "haragi uztea" ei da eta , mendebaldeko euskaraz erabiltzen da, nahiz eta gaur egun "haragi" eta "utzi" hitzak euskalki hartan ohikoenak ez izan.

Hala ere Euskal Herrian iñauteri, ihauteri, haratuste eta iyote gehiagotan erabiltzen dira. Inauteri eleak "inausi" aditzarekin harremana bide dauka, zuhaitzak inausteko garaiarekin, alegia.
Euskal Herrian, esan bezala, inauteriek tradizio luzea dute. Hala ere, Hego Euskal Herrian, Francoren diktadurak jai hauek debekatu eta galzorian jarri zituen. Nafarroan, ordea, gehienek jarraipena izan zuten garai hartan Udaberri jaiak izena hartuta.
Gipuzkoan Tolosa (ikus Tolosako inauteriak) eta Donostian dute garrantzi berezia eta biak ala biak inauteri hiritarrak dira. Inauterietako denbora ohikoaz gain, Ituren eta Zubietako inauteriak diren egun berean, (Otsailaren 2a, Kandelaria) inude eta artzainen konpartsa ateratzen da Donostian.Antzuolan, berriz, sorgin dantza izeneko dantza gorde da, non mutilak neskaz mozorrotzen diren.
Zuberoan Maskaradak izaten dira garai honetan. Maskarada bi taldetan banatuta dago, beltza eta gorria. Bigarrena guztiz ordenatua da eta bertan dantzari finek hartzen dute parte. Lehenengoa zikina eta baldarra da.


Enkarterrin Carrascoliendas zuten izena eta parte-hartzaileek oilar beltz bat eskuan, koplak abesten zituzten oilar beltzaren historia eta orduko kontuei buruz.














umeekin abesteko kanta ezagunak!!

Hona hemen umeei erakusteko hainbat euskal abesti; politak eta ikasteko errazak direnak.




goza ezazue hauek kantatzen! 

miércoles, 16 de noviembre de 2011

ERRESISTENTZIA, MALGUTASUNA, INDARRA ETA ABIADURA

ERRESISTENTZIA, MALGUTASUNA, INDARRA ETA ABIADURA

Erresistentzia:


Nekeari aurre egiteko kirolariak duen gaitasun psikiko eta fisikoari deitzen zaio erresistentzia (Weineck,1992). Autore gehienak bat datoz definizio horrekin, hau da, nekeak erresistentziari eragiten diola ia denek onartzen dute.

Beraz, pertsona batek erresistentzia duela esaten dugunean, adierazi nahi da edo ez dela erraz
nekatzen edo, nekatuta egon arren, bere egitekoa bukatzeko gai dela.

Erresistentzia landu ahal izateko jolas batzuk proposatuko ditut eta gimnasio edo patio arrunt batean egin daitezkeen ariketak izango dira. Lehenengoz beroketarako egokiak iruditzen zaizkidan ariketa edo jolas batzuk proposatuko ditut, gero garatzekoak eta azkenik, erlaxatzekoak.

Dantza zoroa:


Jolas honetan ez da materialik behar eta gimnasioan gara daiteke. Ezinbestekoa izango dena, ikasle talde bat izango da.

NOLA JOLASTU?
Ikasleen artean bikoteak egiten dira eta gero guztien artean borobil zabal bat egin beharko dute. Baldintza bakarra bikotearen kide bat bestearen aurrean egon behar duela izango da, inoiz ez alboan.
Beraz, irakasleak agindua ematen duenean, ikasle bakoitza bere bikotea zapaltzen (harrapatzen) saiatu beharko da. Behin lortuta, zirkulutik aterako dira biak, horrela borobila gero eta txikiagoa izango da eta azkenean geratzen den bikotea irabazlea izango da.
Jolas honetan bost minutu egon gaitezke soilik, oso laburra baita. Nahi izatekotan ere, errepika daiteke.

Motiboa jarraituz:


Jolas honetan ez da materialik behar eta gimnasioan gara daiteke. Ezinbestekoa izango dena, ikasle talde bat izango da.
NOLA JOLASTU?
Ikasle guztiak dabiltza zelai osotik korrika eta irakasleak zerbait esango du (adibidez, kamiseta zuridunak). Orduan kide guztiek harrapatu beharko dituzte kamiseta zuria daramatenak. Behin eta berriz errepikatuko da prozesu bera, kontzeptu desberdinekin.
Batzuetan ere bi ezaugarri desberdin esan ditzake irakasleak (hala nola, belarritakoak daramatzaten neskak) eta ikasle guztiek horiek bakarrik harrapatzera joango dira; ez ordea, mutilak edo belarritakorik ez dutenei.
Gainera, irakasleak ere, objektuak esan beharrean, zifrak oihuka ditzake, eta horrela talde kopuru desberdinak lortzen joango dira.
Erratzen diren bakoitzean, eliminatuta egongo dira jokalariak, eta gehien irauten duena irabazlea izango da.

Zelai erreta:


Jolas hau aurrera eramateko, zelai bat, pilota bat, petoak (bi taldeak desberdintzeko) eta jokalariak behar izango ditugu, baina edozein kopururekin gara dezakegu ariketa hau.
NOLA JOLASTU?
Ikasleak bi taldeetan banatzen dira eta zelai bat aukeratzen dute bitan erdibituz. Talde bakoitza alde batean kokatzen da horietako kide bat izan ezik, hau da, kapitaina. Ikasle hau bakarrik egongo da beste aldean bere taldeko norbait erre arte.
Talde bat hasiko da pilotarekin, beste talderantz jaurtikiz eta aurkako taldeko ikasleak errez, hau da, pilotarekin ukituz. Orduan, eliminatzen joango dira jokalariak, lehengoa izan ezik kapitainarekin aldatu egingo delako.Norbaitek pilota airean bi eskuekin hartzen badu, aukera izango du botatzeko, baina pilotak bote bat emanez gero, hartzen duena ez da erreta egongo.
Norbaiti pilotak ukitzean (lehengo boterik eman ez badu) kapitaina dagoen lekura joango da, eta kapitaina zelaira sartu da jolastera.
Beste aldera joan den ikaslea, pilota jaurti eta norbait erretzea lortzen badu zelaira itzuliko da  (eta lehengo jokalariaren kasuan, kapitaina bertara bueltatuko da).
Horrela, ez gertatzean, (pilota jaurti eta inor ez erretzean) han geratuko da norbait erre arte.
Talde bateko kide guztiak erretzean, irabaziko du beste taldeak.



Baloi eseria: 

Erabili beharko dugun materiala bi baloi izango dira, eta nahi izatekotan petoak ere erabil daitezke bi taldek ezberdintzeko.
NOLA JOLASTEN DA?
Bi talde eratzen dira, petodunak eta peto-gabeak eta talde bakoitzak pilota bat edukiko du, kolore desberdinetakoa. Bien helburua beste taldeko kide guztiak erretzea (pilota jaurtikiz ikasle bat ukitzean) izango da.
Pilotak ukitzen zaituenean eseri beharko zara eta berriz eskuratzean beste kide bati (eserita dagoen zure taldeko beste kide bati) pasatzean edo beste taldeko ikasleren bat erretzen duzunean libratuko zara berriro norbait erre ahal izateko.
Beste taldeko guztiak erreta daudenean irabaziko du kontrako taldeak.

OHARRA: Eliminatu gabe dagoen jokalari batek ezin dio bere taldean eliminatuta dagoen beste kide bati pilota pasa, berak bakarrik eskuratu behar baitu bere taldeko pilota.

Uholdeak:


Ez da material berezirik behar, baina jolasten duten kideen kopurua hiruko multiploa izatea komenigarria izango litzateke.
NOLA JOLASTU?
Ikasle guztien artean hirukoteak sortuko dira eta horitako bat atzeko horma deituko da, beste bat aurreko horma eta biak elkarri eskua emanda aurrez aurre jarriko dira. Hirugarrena erdian jarriko da eta nukleoa deituko diogu.
Irakasleak horietako izen bat oihukatuko du eta aldaketa bat egongo da talde horietako bakoitzarekin. Horrela behin eta berriz aritu beharko dira.
Baina irakasleak “Uholdea” oihukatzen duenean ikasle guztiak mugitu beharko dira lekuz, haien portuak errespetatuz.
Joko hau, lasaitasun edo baretze modura joka daiteke, saioaren azkeneko minutuetan, erlaxa daitezen.


Malgutasuna:


Giltzadurak tolestu eta hedatzeko dohainari deitzen zaio malgutasuna (Alv. Villar). Giltzadura batzuk gehiago hedatzen dira nahita egindako mugimenduen bidez (Grasser,
Starischka, Neumaier, Zimmermann).Malgutasun mota hauek daude:

- Orokorra: mugimenduaren berezko zabalera.

- Berezia: gure mugimenduaren zabalera berezia, besteengandik bereizten gaituena. Kirol bakoitzak malgutasun jakin bat eskatzen du.

- Aktiboa: inolako laguntzarik gabe, gihar indarraren eraginez lortu ahal dugun malgutasuna.

- Pasiboa: kanpoko indarrek (lagun bat, grabitatea) lagunduta lortzen den malgutasuna.

- Mistoa: aktiboa eta pasiboa elkartuta lortzen den malgutasuna. Zutik gaudela lurra ukitu nahi badugu, adibidez, gure indarrak eta grabitate indarrak batera joko dute.

Luzaketak.

Lehengo ariketa:


Zutik hanka bateko orkatilari heldu, belauna tolestu eta orpoarekin ipurmasaila ukitzen saiatuko gara. Hankaren aurre aldeko giharretan luzaketaren eragina ez badugu nabaritzen, belauna pixka bat altxa dezakegu. Bizkarra zuzen mantendu behar da.

Bigarren ariketa:


Eskuineko besoa aurrerantz zabalduta eta esku gaina gorantz begira, esker eskuinarekin beherantz bultzatuko dugu, eskumuturraren flexoa egiten dugun bitartean. Besaurre eta bizepsa luzatzeko balioko digu honek.

Hirugarren ariketa:                     


Eserita, hankak luze jarrita eta elkarren ondoan, eskuekin oin puntak ukitzen saiatuko gara. Hanken atzeko giharrak luzatzeko balioko du ariketa honek.

Laugarren ariketa:


Uztail bat gerriaren inguruan jarrita, gerriarekin zirkuluak eginez, uztaila mugiaraztea lortu behar da.



Indarra:


Indarra definitzeko garaian, bi ikuspegiren arabera joka dezakegu. Fisikaren ikuspegia hartuz gero, masa eta azelerazioaren arteko emaitza izango litzateke, Newtonen legeak argitzen duen moduan. Hau da, indarraren eraginez gorputzaren egoera aldatu egiten da, bai geldirik eta baita
mugimenduan egonda ere.

Heziketa fisikoaren ikuspegitik begiratuta, horixe baita guri gehien interesatzen zaiguna, kanpoko indarrak gainditzeko giharrak duen gaitasunari deitzen zaio indarra (ZACZIORSKI).

Zehatzago adierazita, gihar kontrakzioaren bidez gure gorputzak kanpoko indarrak saihesteko duen gaitasunari deitzen zaio. Kanpoko indar horiek grabitatea, pisua eta besteen indarra izan
daitezke.

Dena den, indarraren kontzeptuak hedadura zabalagoa du gaur egun aurreko garaitan baino.
Orain dela urte batzuk, indarra kirolari gihartsuen sinonimoa zen, baina gaur egun garrantzia izugarria hartu du beste kirol modalitate guztietan ere.

Kirol bakoitzaren berezitasunak indar mota jakin bat eskatzen du, hau da, modalitate jakin batean zein mugimendu egin behar den, halako indarra lortu beharko da. Horregatik, indarra arlo guztietan landu beharreko gaitasuna dela esan dezakegu.

Lehengo ariketa:


Pisu bera duten bi txingekin, eskuan hartuta (lurretik altuera jakin batera) ibilbide bat egiten gai izan behar da ikaslea. Joan eta etorria egin ohi da.

Bigarren ariketa:


Ahuzpez etzanda eta gorputza zuzen mantenduz, besoak tolestu eta zabaldu egingo ditugu, bizkarra okertu gabe eta gorputzaren posizioa kontrolatuz. Ahal diren saiakera guztiak egingo ditugu.

Hirugarren ariketa:


Ahuspez etzanda eta besoak aurrealdean jarrita, gorputz enborraren hiperhedapena egingo dugu. Hedapena egin ondoren ez ukitu lurra bularrarekin. Hogeita hamarna ekinaldiko hiru serie egin.

Abiadura:


Kirolariek duten motrizitate ahalmenari deitzen zaio abiadura. Motrizitate ekintza horiek desplazatzea edo mugimendu bat ahalik eta denbora gutxienean egitea izan daitezke.

Atletismoko kasuan adibidez, 100 metro ahalik eta denbora laburrenean egiteari deituko diogu
abiadura.

Futbolari baten kasuan, berriz, baloia ahalik eta azkarren eta egokien jaurtitzea izango da.

Harrek dioenez, nekeak errendimendua baldintzatzen ez duen kasuetan erakusten den gaitasuna da abiadura.

Lehengo ariketa: lasterketa motzak



Eremua: errepide edo zelai maldetan aritu gaitezke. Maldak %5etik %20ra bitartekoak izango dira.
Antolaketa: lasterketak banaka edo binaka izan daitezke, baina ahal izanez gero talde guztia batera arituko da.
Azalpena: Ahalik eta abiadura gorenean 30 metro egitea. Hiruna lasterketako hamar serie eta lasterketa batetik bestera hiru minutuko atsedena hartu, eta sei minutukoa, berriz serie batetik bestera. Lasterketa batetik bestera ongi deskantsatzea komeni da, lasterketa guztiak abiadura gorenean izan daitezen.
Aldaera: Serieak bederatzitik hamabira izan daitezke eta hirutik laura berriz, serie bakoitzeko lasterketak. Atsedenaldiak normalean hiru minutukoak izango dira lasterketaren artean eta sei minutukoak serieen artean.

Bigarren ariketa: erdi mailako lasterketak

 

Eremua: %5-15eko malda duen edozein zelai edo errepideak balio dezake.
Antolaketa: Ariketa hau binaka ere egin daiteke, baina bakoitzak bere erritmoari eutsiko dio. Denera, hamabi lasterketa egin eta batetik bestera atsedenaldi aktiboa hartu, bi minutu eta hogeita hamar segundotan oinez ibiliz.
Azalpena: entrenatzailearen seinalea entzutean 100 metroko distantzia egin behar da gorenaren hurbileko abiaduran, hau da, abiadura gorenera heldu arte.

 Aldaera:  sistema aktiboa lantzeko atsedenaldi laburragoak hartu.


Hirugarren ariketa: Erreakzio abiadura hobetzeko.

Eremua:  ikastetxeko edo gimnasioko gelaren bat edo ohiko entrenamendu zelaia.
Antolaketa: Ilaran jarri eta ariketa txandaka egingo dute.
Materiala:  bost banku suediar.
Azalpena: Banku suediarrak zabaletara jarrita, tartean hutsarte bana dutela, lehen bankuaren gainera salto egin, ondoren lurrera eta segituan bigarren bankuaren gainera, azken bankura iritzi arte.
Aldaera:  banku bakar batean, jauziak aurreraka eta atzeraka egin edota guztiak pasatu hanka bakarrarekin.

Laugarren ariketa: Zapien jokoa.


Eremua:  Gimnasioa edo entrenamendu zelaia.
Antolaketa:  Bi talde, bakoitza bere aldean eta irakaslea erdian.
Azalpena: Taldeko kopuruaren arabera partaide bakoitzak bere zenbakia duelarik, irakasleak zenbaki bat esatean bi taldeetako zenbakiaren jabeak irakaslearengana joango dira korrika, hark eskuan duen zapia hartu eta nork bere taldera eramaten saiatzeko. Zapia hartzea lortu ez duena, aurkaria ukitzen saiatuko da. Harrapatzen badu, zapi eramailea kanporatua izango da, eta bestela, bera izango da eliminatuta geratuko dena.
Aldaera: Bi zapi kolore desberdinetakoak, bakoitzak zenbaki bat duelarik, beraz, batera jokalari gehiago aterako dira, eta parte hartu beharko dute.



bukatzeko hemen duzue orrialde interesgarri bat!!